kolaborazioak / Colaboraciones

Herritar Batasuna sortzeko eztabaida prozesua abiatu dute

jarraia131078

Euskal Herriaren “erabateko askatasuna” da “elkargunearen” helburu nagusia. Eztabaidak herriz herri egingo dituzte, datorren udaberrian.

Agerraldia egin dute gaur eguerdian, Iruñeko Foruen monumentuan, Herritar Batasuna sortzea jomuga duten alderdi, talde eta antolakunde sozio politikoetako ordezkariek; besteak beste, Askatasunaren Bidean batzarrekoak, Eusko Ekintza alderdikoak eta Euskal Herriko Komunistak batu dira. Pasa den azaroan, Barakaldon (Bizkaia) egindako batzarrean onartutako zirriborroan jasotzen den bezala, lau helburu nagusi nabarmendu dituzte: independentzia, sozialismoa, berreuskalduntzea eta birbatasuna. Era berean, feminismoa eta ekologismoa ere, funtsezko helburuak direla jakinarazi dute.

Azaldu dutenez, Euskal Herria askatzeko borrokan, langileen interesei “lehentasuna” emango diete. Izan ere, Herritar Batasunaren kideen irudiko, “nazioaren askatasuna independentzia den bezalaxe, langileen askatasuna sozialismoa da”. Gaineratu dutenez, “Nafarroa osoaren” deskonkista erdietsi nahi dute, eta horren baitan kokatzen dute “euskal borrokalari guztientzat” eta inolako baldintzarik gabeko amnistia osoa.

Oraindik, “elkargunea” eratzeko prozesuan dagoen arren, helburuak betetzeko tresnak mobilizazioa, desobedientzia, intsumisioa eta erresistentzia aktiboa izango direla adierazi dute. “Frantzia eta Espainia estatu konkistatzaile eta inbaditzaileen aurkako konfrontazioa etengabekoa izango da”. Gainera, egungo sistema politikoan nagusi diren alderdien funtzionamenduarekin apurtu nahi dute. Hala, “elkarguneak” funtzionamendu asanblearioa, demokratikoa, parte hartzailea, gardena eta behetik gorakoa izango duela ziurtatu dute.

https://borrokagaraia.wordpress.com/2017/01/29/herritar-batasuna-sortzeko-eztabaida-prozesua-abiatu-dute/

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s