ERREPRESIOARI AUTODEFENTSA !!

(abajo en castellano)
HERRITAR BATASUNAk bat egiten du erabat eta zeharo heldu den larunbatean, martxoaren 11an Iruñean eginen den manifestazio nazionalarekin.

errepresioari autodefentsaTxalogarria eta eredugarria iruditzen zaigu herri mugimenduen artean antolatu den elkarlan borrokalari hau, eta etorkizunean ikaragarrizko garrantzia hartzen ahal duela uste dugu. Ikaragarria, zeren gure nazio eta klase etsaiak izutu eta ikaratzeko baliagarria izanen baita. Agian!

Gu ez dugu deus gehiago gehitzeko, herri mugimendu miresgarri hauei hitza ematea baizik:

Estatuak eta sistemak berak badaki errepresioaren bitartez herri mugimenduko kideak beldurtzen eta xahutzen. Badaki non eta noiz jo behar dituen kolpeak eta zertarako. Badaki Iruñerriko herri mugimendua fase konfrontatibo dialektiko baten aurrean kokatzen dela eta horregatik saiatzen da, orain, aktibitate politiko iraultzailerako oztopoak jartzen. Haren interesak defendatuko ez dituen eta gainera zuzenean konfrontatuko dituen aktibitate politikoa ez da onargarria gaurko legalidadearen barruan eta beraz, orain Iruñerian gertatzen ari dena prebentzio formak besterik ez dira. Aktibitate politiko horren existentzia badago, baino garrantzitsuago oraindik, honen inkremento nabaria gauzatuko da datozen hilabetetan. Horregatik, errepresio bolada hau dator Iruñerrira asmo politikoez zikindua.”

Bakar-bakarrik erran, lagun eta adiskideok, Iruñerrian gertatzen ari dena Euskal Herri osoan ere agitzen ari dela, eta planeta osoan ere bai jazotzen dela, gero eta gogorrago, gero eta gordinago, gero eta odoltsuago…

Aurrera! Jo ta ke, irabazi arte!

Borroka da bide bakarra!

logo

FRENTE A LA REPRESIÓN, ORGANIZACIÓN Y LUCHA!

HERRITAR BATASUNA apoya la manifestación nacional para este sábado, 11 de marzo, en Iruñea, contra la represión y por la autodefensa.

Nos parece ejemplar y admirable la dinámica unitaria y combativa que están desarrollando los diferentes movimientos populares en torno a este tema. Nada más tenemos que decir, sino es constatar que la profunda crisis global del Capitalismo, cuya última fase estalló en los años 2007-2008, anuncia una represión cada vez más feroz e implacable contra todo el movimiento obrero y popular, aquí, en todos los territorios de la Nafarroa Osoa, y en todo el planeta.

La crisis global del Capitalismo va a tener como consecuencia el auge del fascismo del siglo XXI, estructural y funcionalmente idéntico al del siglo XX, pero con formas parlamentarias y consensuales nuevas, más sutiles y difíciles de desenmascarar. Pero el racismo, la xenofobia, la misoginia, la homofobia, el odio a todo lo euskaldun y/o vasco, el machismo, el clasismo, en una palabra, las versiones contemporáneas del fascismo, del nacional-socialismo y del franquismo avanzan en todo el mundo, en este año del 80 aniversario de los bombardeos de Durango y Gernika.

Y con el fascismo no se discute ni se dialoga, se le combate por todos los medios al alcance, y se le vence en los campos de batalla. Animamos a la juventud obrera y trabajadora a formarse teórica y políticamente para hacer frente a la marea represiva que nos amenaza, a organizarse colectivamente donde mejor lo desee y decida, y a luchar con todas sus fuerzas contra el sistema en su globalidad, por una Euskal Herria independiente, socialista, reunificada, euskaldun, feminista y ecologista.

Ánimo, a organizarse y pelear!”

Aurrera! Jo ta ke, irabazi arte!

Borroka da bide bakarra!

Anuncios